Irribarre Hezitzaileak, S. Koop.
7 profesionalez osatutako talde bat gara, eta kalitatezko haur-zaintza pertsonalizatua, aholkularitza, hitzaldiak, tailerrak eta liburuen salmenta eskaintzen dugu. Egunerokotasunean sortzen diren aldaketa zein zailtasunen aurrean, hezitzaile talde honek haurraren ongizatea eta erosotasuna bultzatuko ditu, gure profesionaltasuna, esperientzia eta ordutegi malgua martxan jarriz.