Inspirazioa eta talentua Euskadiko LHko III. Ekintzailetzan Murgilduz Edizioan
Euskadiko Lanbide Heziketak gazteen talentua sustatzen, erreferente gisa, jarraitzen du. Pasa den abenduaren 1ean eta 2an, Ekintzailetzan Murgilduz III. Edizioa ospatu zen; 40 ikasle baino gehiago bildu zituen ekitaldi intentsibo bat, guztira 25 proiektu berritzaile bildu zituena. Tknikak eta Hezkuntza Sailak antolatutako ekimenak, Urratsbat eta antzeko programen bidez ekimen ekintzailea indartzea du helburu. Goi mailako ikaskuntza sektoreko adituekin Egun eta erdiz, parte-hartzaileak ikaskuntza-ingurune praktiko eta dinamiko batean murgildu ziren. Lehen mailako hizlariak izan ziren programan, eta enpresa-arrakastarako funtsezko gakoak partekatu zituzten: Dario Méndezek, El Tenedorren sortzaileetako batek, eman zien hasiera jardunaldiei, ekintzailetzaren "bide zoragarria" aztertuz. Miren Agirregomezkortak Adimen Artifizialaren erabilera estrategikoari buruzko tailerra eman zuen, bezeroa ardatz hartuta. Yeray Mateosek, Eywa Space Venture Builder-eko zuzendariak, bere proiektuen finantza-kudeaketa ulertzen lagundu zien ikasleei "Nola ulertu zure kontuak" tailerrarekin. Digitalentuko Idoia Izetak teknologia digitalen bidez negozio-ereduen berrikuntzan eta zerbitzuen dibertsifikazioan sakondu zuen. Mentoria pertsonalizatua eta konexio estrategikoak Edizio honetako indarguneetako bat mentoria pertsonalizatua izan zen. Proiektu bakoitzak adituen aholkularitza jaso zuen, ondorengo arlo hauetan: teknologia, jabetza industriala, laguntzak eta diru-laguntzak. Erakunde ospetsuen laguntzari esker lortu zen hori, hala nola Berri Up, Eywa Space, Herrero & Asociados, BIC Gipuzkoa, BEAZ, CEBEK, Juan Carlos Santamaría, Grupo Integra eta HAZI Fundazioa. Lotura horiei esker, etorkizuneko negozioak[...]