EKITEKO ASMOA BADUZU, ETORRI TKNIKAK ANTOLATUTAKO LEHEN EKINTZAILETZA-MURGILALDIRA! Badira urte batzuk Tknikatik ekintzailetza lantzen dela, kultura ekintzailea Ikasenpresa programaren bitartez eta ekimen ekintzailea Urratsbat programaren bitartez. Ekintzaile asko igarotzen dira gure Lanbide Heziketako ikastetxeetatik, eta beraz, badugu harrobi ona aurrera pausuak emateko. Hau dela eta, ideia-lehiaketa baterako deia egiteko unea iritsi dela uste dugu. Lehiaketa honetara, 3 edo 4 partaideko taldeak parte hartu ahalko dute. Aukera bikaina da Ikasenpresa ideiarekin jarraitzeko asmoa dutenentzat edo Urratsbat-ean parte hartzen ari diren ikasle edo ikasle ohientzat. Oro har, Lanbide Heziketarekin erlazioa duten edo izan duteneri eta negozio ideia on batekin aurkeztu nahi dutenei zuzenduta dago. Negozio-ideiek gai hauekin zerikusia izan beharko dute: Gastronomiaren etorkizuna Ekimen teknologikoa Etorkizuneko zerbitzuak Silver Economy Jasangarritasuna Parte-hartzaileek Maiatzaren 6a baino lehen bete beharko dute formulario hau. Ekintzailetzarekin lotutako eragileek eta enpresaburuek osatutako epaimahai batek 12 interesgarrienak hautatuko dituzte ekintzailetzan murgiltzeko Topaketa honetan parte har dezaten. Topaketa horretan, adituek lagunduta, horietan sakontzen jarraitu ahal izango dute, komunikazioa landu aurkezpen eraginkorra prestatzeko eta taldea sustatzeko jarduerak egin ahal izateko. EGITARAUA: Ostirala ekainak 3: 9:00etan Topaketa Zarauzko aterpetxean 9:30etatik 11:30etara NEGOZIO IDEIAN SAKONDU "Adituak" 12:00etatik 13:30etara Talde jarduerak 13:30etatik 15:00etara Argiñano ostalaritza-eskolan bazkaria 16:00etatik 18:30etara Komunikatu emozioaz 18:30etatik 20:00etara Jolas jarduera[...]