XUMET


Programa: Ikasenpresa
Centro: CIFP MEKA LHII
Egunero erabiltzen naute baita zikindu ere, horregatik egunero garbitu behar izaten naute, haur batzuentzat ez naiz atsegina, beste batzuentzat aldiz, poztasun iturri bihurtzen naiz. Asmatu ahal duzue nor naizen?
Beste lagun bat aurkeztu nahi dizuegu;
- Gehienetan tripa beteta daukat, nire tripa hustu eta beste batzuena betetzeko asmoz. Erabilera anitzekoa bihurtu naiz, nahiz nire aurkezpen txartelean erabilera bakarrekoa naizela dioen. Gurasoek erabiltzen naute baina barruan dudan hori, etxeko txikientzat izaten da. Haur askok gogoz itxaroten naute eskolatik irteten direnean, beste batzuen aurpegia berriz tripan dudanaren arabera aldatzen da. Nor naizen asmatu ahal duzue?Erantzunak asmatu badituzue, gure bi lagun hauek ezagutu dituzue dagoeneko eta ezagutu ez badituzue, zatozte gurekin!