TIK-TAK JAN


Programa: Ikasenpresa
Centro: CIFP IURRETA LHII
Gu Mikel, Alex, Onintza eta Itxaso gara Fabrikazio Mekanikoaren Produkzioaren Programazioa zikloaren bigarren mailako ikasle taldea. Gure enpresaren helburua, ikastetxe desberdinetako ikasle zein irakasleentzako janari eta edari zerbitzua eskaintzea da, “food truck” kontzeptuan oinarrituta. Hau da, furgoneta batekin ikastetxe bakoitzeko jolas orduetan, neguko hotzari zein udako beroari aurre egiteko, aipatutako produktuak salduko ditugu modu azkar batean. Enpresa honen izena TIK-TAK JAN! izango da. Beraz, gose baldin bazarete badakizue! ETORRI ETA JAI!