PLAY ALAI


Programa: Ikasenpresa
Centro: CIFP MEKA LHII
0-6 urte bitarteko haurrek beren familiekin batera jolasteko gunea da. Gune hau bi zatitan banatzen dugu. Zati batean, jolas librean aritzeko hainbat txoko daude (adibidez; marrazketa txokoa, etxe txokoa, irakurketa txokoa, mozorro txokoa, kultura txokoa…). Eta bestean, jarduera ezberdinak antolatuko ditugu guraso eta haurren interesen arabera. Jarduerak besteak beste, ondorengoak izango dira; ipuin kontalaria, psikomotrizitate saioa, musikoterapia, dantza, masaje, marrazketa eta esperimentazio tailerrak… Jarduera hauek ez duten egun finkorik edukiko. Hauen datak familiekin batera adostuko dira batzarretan.

Gure zerbitzuan haur bakoitzeko heldu bat onartuko da. Haurrak ezingo dira inolako kasuan bakarrik etorri.

2 hilabetetik behin, guraso eta hezitzaileen arteko batzarra (bertan proposamen ezberdinak entzungo dira).

ORDUTEGIA 16:30-19:30

ASTEKO EGUN GUZTIAK