Pardeland


Programa: Ikasenpresa
Centro: CPES TOLOSAKO INMAKULADA IKASTETXEA BHIP
Gure enpresa edo gunean, haurrarekin erlazionatutako produktuak lortu ahal izango ditugu. Adibidez, pardelak, potitoak, txupeteak, body-ak, pomadak, termometroak…. eta beste hainbat produktu.

Gainera, haurraren zaintza entretenigarria izan dadin, hainbat jostailu izango dituzte eskura gunean bertan.

Azkenik, eskaintzen dugun zerbitzua haurrei pardelak aldatzeko tokia da. Askotan, haurra non aldatu ez dakigunez, eta zikindu nahi ez dugunez, hauetako gune bat oso baliagarria izango litzateke.

Gure gunearen helburu nagusiena, haurrak aldatzeko toki egoki bat ezartzea da, eta horretaz gain, beharrezkoak izan daitezken hainbat produktu eskaintzea. Gainera, gure gunean haurraren zaintzari egokituko den zati bat egongo denez, haurraren aisia egoki betetzen saiatzea da beste helburuetako bat.