Panpox panpinak,e.koop.


Programa: Ikasenpresa
Centro: CIFP POLITECNICO EASO POLITEKNIKOA LHII
Panpoxpanpina ilusioz beterik sortutako enpresa berritzailea da. Easo politeknikoko bost gazte gara, Adrian, Maria, Edurne, Uhin eta Mertxe eta zure haurraren garapenarentzat egokienak diren objektuak sortzen ditugu, material aproposenarekin. Egur naturala eta kotoizko oihalak dira gure lehengai nagusiak, zure haurrarentzat goxoenak.
Jostailu sinpleak eta egokiak egiteaz gain, Duxoak ere egiten ditugu. Duxoa zure haurraren afektuzko objektua izateaz gain bere goxotasunerako iturria izango da. Duxoak, bere lotarako zein une goxotarako zapia izateaz gain, hotz zein bero manten daiteken artatxikiz beteriko sakutxo gehigarri bat izan dezake. Ohera sartzerakoan berotu ahal izateko edota sukarra jaitsi nahian zapi hotz moduan erabili ahal izateko.