OGAI


Programa: Ikasenpresa
Centro: CPES OTEITZA LIZEO POLITEKNIKOA BHIP
OGAI (Osasunerako Gaiak) sortu berri dugun enpresa da, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duena eta gaur egungo teknologia berrien aurrerakadaren eraginez produktu berritzaile batzuekin gatozkizuenak. Enpresaren helburu nagusia produktu berri eta desberdinak sortzea da, eskolako proiektu baten bitartez bideratuko duguna.

Produkturik aipagarriena, estandarra, bizkar igurtzailea da. Honen gauzarik esanguratsuena bere funtzio bikoitza da; azkurea kendu + krema igurtzi. Ezintasuna duten pertsonen erosotasuna eskaintzea, irisgarritasun gutxi duten tokitara iristea eta bizi kalitatea hobetzea du helburu.

Produktu estandarra parafarmazia eta zaharren egoitzetan dago eskuragai, bere funtzionamenduaren/erabileraren azterketa gisa. Helburua pixkanaka merkatua zabaltzen joatea eta edonoren esku jartzea da.