NIMM - Gaixotasun kronikoak dituztenentzako arropa moldatua
Mugikortasun falta duten pertsonek autonomia galtzen dute. Ondorioz, kasu askotan beren arropa janzteko laguntza edo apoioak behar dituzte.
Arazo honi aurre egiteko, arropa egokituak sortuko ditugu. Hala, beraien autonomia handitzeko, edo eta, laguntzen dieten pertsonei erraztasunak emateko. Honez gain, arropa estilo desberdinak diseinatuko ditugu egoera eta gustu ezberdinenak kontuan izanik.
Gure ideia edozein adinetako pertsonentzat egokitua izango da, betiere bakoitzaren gusto eta beharrak asetzeko asmoarekin. Hasieran, hainbat produktu izango ditugu baina gure bezeroen gustoak ezagutzen joan ahala gure produktuak moldatzen joango gara.