BAXERRITRUCK


Programa: Ikasenpresa
Centro: CPES TOLOSAKO INMAKULADA IKASTETXEA BHIP
Baxerritruck Euskal gastronomia eta Ameriketatik etorritako foodtruck-ak konbinatzen dituen jatetxe ibiltaria da. Proiektua 2018an hasi zen, eta gaur egun Euskal Herriko 40 herri ezberdinetan aurkitu gaitzakezue. Gure filosofia, ingurumena errespetatuz eskura ditugun produktuak erabiltzea da, Euskal Herriko hainbat baserrien produktuak erabiltzen ditugu gure errezetetan, kalitatea, freskotasuna eta produktuaren izaera mantenduz.