LOINg


Programa: Ikasenpresa
Centro: CIFP POLITECNICO EASO POLITEKNIKOA LHII
Easo ikastetxeko lau gazte ekintzaile gara, Sara, Eneko, Aratz eta Iñigo. Diseinua eta altzarien hornikuntza ikasten ari gara, aurten bukatzeko asmoz. Ideia on eta berritzaile asko ditugula uste dugu, eta enpresa bat sortzea bururatu zaigu. Egurra eta diseinua nahastuz, gure produktuak merkaturatuko ditugu. Lanparak egiten ditugu, baina ez edonolako lanparak! Umeentzako lanparak dira, eta bere funtzioak ez dira soilik estetikoak edo luminikoak, funtzio didaktikoa ere badute. Lanpara bakoitzak 30 zulo edukiko ditu, eta gauero haurrak tapa ezberdinak erabiliz, zulo bat estaliko du. Horrela, hilabetearen amarieran, haurrak ilunpean lo egiteko duen beldurra desagertu egingo da. Tapa bakoitzak gainera, lanpararekin datorren ipuin sortako ipuin batekin du lotura zuzena. Umeak tapa bat aukeratu, gurasoek ipuin hori kontatu, eta ipuina bukatzean umeak berak tapa dagokion tokian jartzen du, egunero gero eta argi gutxiagorekin lo egiten ikasiz.