Kirolbi


Programa: Ikasenpresa
Centro: CPES CIFP Harrobia LHII BHIP
Harrobia Ikastolako Kiroleko Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapen zikloko 5 ikasle gara, eta Kirol Osasunarekin erlazionatuta dagoen enpresa bat proposatu dugu. Enpresa honen izena KirolBi (Kirol Bizitza) da.
Kirolaren beharra duten langileei eta denbora eskasa duten pertsonei batez ere zuzenduta egongo da, baina beste behar batzuk dituen jendeari ere, adibidez: 3. adinakoei, denbora gutxi dutenei, beraien burua ondo eta hobeto ikusi nahi dutenei, motor urritasun duten pertsonei…
Gure entrenamenduen helburua bezeroak kirola ondo egitea izango da. Horretarako, haien desorekak zeintzuk diren aztertuko ditugu gorputz jarreraren azterketa eginez. Bezero bakoitzarentzako entrenamendu espezifiko bat proposatuko dugu eta haiek bere kabuz entrenatzen dutenean, gurekin kontaktuan egongo dira, horrela jarraipen bat izango dugu bezero bakoitzarekin.