Hautsiz kooperatiba - Irisgarritasun bulegoa


Programa: Ikasenpresa
Centro: CIFP TXURDINAGA LHII
Proiektu honen partaideak Gaizka Esperesate, Jaione Guerra, Iker Esteban eta Gorka Gómez gara. Gizarteratzeko Goi Mailako zikloko ikasleak gara eta kurtso hasieran ezagutu ginen pasadan urtean. Enpresa proiektu bat planteatzerakoan, hasieratik argi genuen gizarte honek ezartzen dituen muga arkitektonikoak, sozialak, politikoak eta ekonomikoak haustea eta, aniztasunarekiko begirada duin batetik, irisgarritasunaren aldeko enpresa garatu nahi genuela. Aurreko premisa argi edukiz, eta bizi garen ingurunea aldatzeko nahiarekin, irisgarritasun bulego bat sortzea erabaki dugu, irisgarritasunari zehazki zuzendutako Bilboko lehenengo bulegoa, hain zuzen ere.