Haurkitu


Programa: Ikasenpresa
Centro: CPES TOLOSAKO INMAKULADA IKASTETXEA BHIP
Haurkitu.
Haur hezitzaileez osatutako talde bat gara, Inmakulada ikastolako bederatzi ikasle.
Gure zerbitzu eskaintza, Haurkitu izeneko Haur Txoko bat da (0-6 urte) non familia giroa, euskal kultura eta haurraren hezkuntza sustatzen den. Bertan, haurrentzako tailerrak (esperimentazioa, sentsazioak…), jolasak, ipuinak, kulturarekin erlazionatutako ekintzak, ingurumena… lantzen ditugu.
Ordutegia zabala izango da eta haurrak bakarka edo gurasoekin egoteko aukera izango dute.
Helburua, Tolosa eta inguruko biztanleriari Haur Eskolaz kanpoko zerbitzu bat eskaintzea izango da. Bertan familiarteko partaidetza eta elkar harremana sustatuz.