
GURE-FLIXE
Gure enpresa Gureflixe zerbitzua eskaintzen du. Web orri bat izango da non hiru atal agertzen diren.
Alde batetik musika izango dugu, bertan Euskal kantak agertuko dira bai bakarkako abeslariak eta bai taldeak. Haurrei zuzendutako atala izango dugu, bertan etxeko txikienek hainbat film eta sail ikusi dezakete nahi duten momentuan eta nahi duten guztietan. Baita ere, guztiok batera ikusteko eremu bat egongo da. Azkenik, helduen atala izango dugu, bertan 18 urtetik aurrerako gazte eta helduentzat izango da.
Euskal Herriko bideo, musika edota filmak egongo dira. Adin guztiei zuzenduta dago, etxeko txikienetatik helduetaraino. Hau aukeratu dugu, euskal kultura sustatu nahi dugulako eta beste kulturetara zabaldu. Baita ere, pentsatu dugu gure film eta sail propioak egitea.
Gure enpresa kooperatiba bat izango da. Pertsonen elkarte bat, enpresa-jarduera duena eta bere erabakiak demokratikoki hartzen dituena (bazkide bakoitzak boto bat). Kooperatiba txikia izango gara, gure taldea 4-ko pertsonek osatzen dugu. Kapital sozialari dagokionez, 5.000 euro gutxienezkoa izango da, pelikulak igotzeko. Kooperatibaren zorrei dagokionez, erantzukizuna harpideturiko kapital sozialera egiten dio erreferentzia.