FurgoJana


Programa: Ikasenpresa
Centro: CIFP IZARRAITZ LANBIDE HEZIKETA LHII
Kaixo; Urola bailarako lagun talde bat gara. 2019an izan genuen proiektu honetan hasteko ideia. Gure helburua sukaldatzeko astirik, gogorik ez daukan jendeari zerbitzu bat ematea da. Hasiera batean, eskoletako patioetan kokatzen genuen furgoneta eta pintxo eta gozokiak saltzen genituen. Ondoren, gure enpresa hazteko ideian, astelehenetik ostiralera enpresa desberdinetara menuak banatzen hasi ginen. Gaur egun, hainbat enpresetatik egiten dizkigute langileek eskariak. Astean zehar menu desberdin eta osasuntsuak eskaintzen dizkiegu prezio onean. Bertoko produktua erabiltzen dugu, azoka plaza 2.0 proiektu barruan. Bertoko produktua ibiltzeaz gain, gure banaketa sistema barruan sartzen da baita ere berrerabilitako tupperren erabilera. Hasiera batean 3€ kobratzen dugu lehenengo tupperra, eta gure enpresa arduratzen da berau garbitzeaz eta berriro hurrengo eskaeran beteta entregatzeaz. Plastikozko edukiontziak ekidin nahi ditugu ekintza honekin. Noizbait gure zerbitzua jasotzea uztea nahiko balu baten batek, 3€ horiek bueltan jasoko lituzke. Eskariak egiteko aplikazio bat daukagu “furgojana”. Hor ikusi daitezke astean zehar izango diren menuak eta eskaintza desberdinak. Formulario bat betez egiten dira eskariak. Deskontuak ere egiten ditugu eta bakoitzaren beharrizanetara moldatzen gara ahal den neurrian. Banaketak egiteko furgoneta bat daukagu, hortik gure izena “furgojana”. Animatu zaitez gu ezagutzera eta bide batez, etxeko produktuez elikatu nahi baduzu, egin eskaria gure APPan!!