ETXEKOOK


Programa: Ikasenpresa
Centro: CIFP HOSTELERÍA GAMARRA OSTALARITZA LHII
ETXEKOOK, 6 bazkidek osatzen dugun Gasteizen dagoen enpresa kooperatiba bat da, gure adin tartea 21 eta 31 urte bitartekoa delarik. Gure helburua euskal gastronomia jendearen etxeetara hurbiltzea da, gure bizimodu azkar eta kaotikoaren ondorioz sukaldatzeko denbora hartzeko ohitura galtzen ari baita. Horregatik ETXEKOOK kontzeptua ezarri nahi genuke merkatuan, horretarako honako zerbitzu hauek eskeiniko ditugu: 1- Kalitatezko slow food kontzeptuko eramateko janaria, bai gure lokalean jasotzeko baita etxera eramateko ere. 2- Gure sukaldariek bezeroen, etxe, txoko, herriko plazan... sukaldatzeko aukera, katering eta show cooking kontzeptuak nahastuz. 3- Sukaldaritza tailer ezberdinak, adin guztietarako eta ordutegi ezberdinetan: Ogigintza, gozogintza, oinarrizko sukaldaritza, goi-mailako sukaldaritza, sukaldaritza tradizionala eta umeentzako tailerrak. ETXEKOOK, ESKATU, ERAMAN, IKASI ETA EGIN ZUK!!