ELEPANI


Programa: Ikasenpresa
Centro: CIFP MEKA LHII
ELEPANI aterkiak, herriak herritarrentzat sortutako proiektu bat da; herriko gazteak baitira gure bazkide nagusiak. Herritarren, eta batez ere haur-gurasoen beharrak asetzeko sortutako proiektua da gurea. ELEPANI aterkiaren bitartez, haurren eta gurasoen aisialdia arintzen dugu. Gure aterkiak lasaitasuna, erosotasuna eta alaitasuna eskaintzen ditu. Gainera, ingurumena zainduz material berrerabilgarri eta KM0-koak erabiltzen ditugu. ELEPANI aterkiak bakarrak eta errepikaezinak dira, eskuz gure bezeroarentzat pertsonalizatuak. Harreman zuzena lantzen dugu gure bezeroekin, eta bezeroak zaintzea gustatzen zaigu. Pertsonalizatuak, eskuz landuak, eta gogo handiz sortuak; zatoz ELEPANI aterkiak ezagutzera, ez zara damutuko.