COLD WARNING WIFI (CWW)


Programa: Ikasenpresa
Centro: CIFP USURBIL LHII
Bigarren mailako hotz eta bero arloko ikasleak gara eta aurten ekimen sortzailezko orduetan proiektu bat egin behar dugu. Pentsa, eroski edo edozein enpresetako hozkailu industrial batean dagoen genero dena egun batetik bestera izorratzen dela, izugarrizko galera izango litzateke. Zer esango zenukete guk, gure enpresak, hori ez gertatzeko modua dugula? Proposatu nahi dugun proiektua honako hau da: Gure enpresaren betebeharra, lehenago esandakoa ez gertatzea izango litzake. Nola? Gure ideia, adibidez, instalakuntza horri sonda bat ezartzea izango litzateke. Sonda horrek wifi-a edukiko du tenperatura igotzen hastean abisu bat emateko guk gure mugikorrean izango dugun app baten bidez, horrela, horri esker, abisua ematerakoan gure enpresa joango litzateke arazoa konpontzera hurrengo goizean dena izorratuta ez egoteko.