Bixi-Bixi


Programa: Ikasenpresa
Centro: CIFP POLITECNICO EASO POLITEKNIKOA LHII
Bixi- Bixi taldea, hezkuntza modu aberats eta zabal batean ulertzen dugun bost hezitzailek osatzen dugu. Haurraren ongizatea eta autonomia bilatzen ditugu eta horretarako ezinbestekoa iruditzen zaigu adimen emozionala lantzea, bai haur eta baita helduekin ere.

Gure enpresak, alde batetik, guraso, hezitzaile zein haurrei adimen emozionalaren inguruko tresna baliagarriak deskubritzen laguntzea du helburu. Horretarako tailer eta txarla desberdinak eskeintzen ditugu.

Bestalde, gure lan filosofia isladatzen duten eta egunerokotasunean oso erabilgarriak diren Bixi-Bixi poltsak eta motxilak ere salgai dauzkagu.

Gure web orrian hainbat artikulu eta ikus-entzuneko material ere aurkitu ahal izango dituzu zure jakinmina asetu eta hainbat gaietan sakontzeko.

Gogoratu, bidea ikustea kostatzen bazaizu, guk kolore askotako linternak dauzkagula eskura. Gure ateak zabalik daude!