Bihotzez


Programa: Urratsbat
Centro: CIFP POLITECNICO EASO POLITEKNIKOA LHII
Eguneko Ama (“Madre de Día”)naiz, Kabi Etxe bat daukat eta han bertan 0-3 urte arteko haurrak (gehienez 4 haur) hazten eta hezten ditut nire familiarekin egunerokotasuna elkarbanatuz. Bihotzez Kabi Etxea egokituta dago haurren beharretara eta haziera begirunetsua da nire filosofia. Lasaitasunezko espazioa eta giroa eskaintzen dut, haurrek adierazitako emozioei behar bezalako erantzuna emanez. Horrekin batera, haurraren autonomia sustatzen dut, bakoitzaren erritmo eta prozesua errespetatuz. Pedagogia ezberdinetan oinarritzen naiz, besteak beste, Pikler, Montessori, Waldorf, etab., eta gidatu gabeko jolasa gauzatzen dut, esperimentazioaren bitartez ikasten dutela uste dudalako.