ABEGAA


Programa: Ikasenpresa
Centro: CPES LEA-ARTIBAI BHIP
Gure enpresa hiru lagunez osatuta dago, eta web orri bat egitea da gure proiektua. Web orrialde honetan, asteburuetako plan ezberdinak eskainiko ditugu, jendea etxean ez gelditzeko asmoarekin. Euskal Herri mailan izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuak kontutan hartuta, Bilbo, Donostia eta Gasteiz. Inguruko herrialdeetan ere izango ditugu aktibitate batzuk. Proiektuak aukera ezberdin asko eskaintzen dituela uste dugu kasu honetan zuzentzen garen merkatua oso zabala delako, eta eskainitako planak oso ezberdinak direlako beraien artean. Produktu sorta zabala daukagu, gustu ezberdinetako bezeroei heltzeko asmoarekin. Hasiera batean kontsulta web bat izango bada ere, asteburuetan Euskal Herrian zer egin daitekeen azaltzen duena, denborarekin jendeak gure web orriaren bitartez plan horiek kontratatzea izango da gure helburua.