Historias de la tercera edad


Programa: Ikasenpresa
Centro: CIFP TXURDINAGA LHII
Hirugarren adineko pertsonen birgizarteratzea eta eguneratzea garatzeko aisialdiko-gizarteratze enpresa bat sortu nahi dugu. Enpresa honek ibilbide turistiko egokituaz, auzoko agure-amona-biloba txangoez eta geroago azalduko ditugun beste ekintzen bitartez, hirugarren adineko birgizarteratzea eta ingurunearekiko moldaera eta eguneratzea du xede, haien aisialdiaren okupazioa garatuz eta produktibitatea sustatuz. Bilbao, turismoaren gorakada pairatzen duen herria da eta gure erabiltzaileen etxea. Azken urteetan sortu diren bilakaera eta eraldatzeak, hirugarren adinekoen lekua zein den galdetzera eraman gaitu, eta horretan oinarrituta, gure proiektuaren ideia garatu dugu.