VIII. Ikasenpresa Azoka

Joan den otsailaren 14ean VIII. Ikasenpresa ospatu zen Eibarren. BIDEOA

FP Euskadi osatzen duten 2000 ikasle inguru elkartu ziren bertan, guztira 81 Lanbide Heziketa ikastetxe eta Ikasenpresan landu diren 890 proiektuetatik, 376 aurkeztu ziren.

Goizeko lehen orduetatik, 50 autobusetan gure ikasleak iristen hasi ziren. Udaltzainek modu egoki batean antolatu zuten ikasleen etorrera eta ez zen inongo arazorik egon herriko sartu irteeretan.

Pixkanaka salmenta postuak itxura hartzen hasi ziren, programan landu dituzten produktu eta zerbitzuak, ideia desberdinak eta mota askotarikoak ikus zitezkeen bertan. Horrela, behar izan bereziak dituztenentzat zuzendutako aplikazio informatikoak, industria alorreko proiektuak, ile apaindegiak, estetika zentroak, ostalaritza, turismoa, proiektu jasangarriak eta modu honetako hainbat ideia plazaratu ziren.

Salmenta puntua ilusio handiz landu zuten ikasleei gure esker beroenak helarazi nahi dizkiegu.

Era berean, ekintza hau beste urte betez aurrera ateratzea ahalbidetu duen irakasle taldea zoriondu nahi dugu.

Eta nola ez, Eibarreko udala eta bertako langileak, beste behin beraien herria gure ikasleentzat prest izateagatik eta azpiegituren erabilpena errazteagatik.

Zorionak eta mila esker denoi!