Shizen Nature


Programa: Ikasenpresa
Centro: CIFP POLITECNICO EASO POLITEKNIKOA LHII
“Shizen nature” proiektua 2018 urtean lagun talde batek naturarenganako eta baita ingurumenarekiko jasangarritasunaren aldeko apostua egiten duenean jaio egiten da. “Shizen nature” enpresak, arropen mundua beste maila batetara eramatea erabakitzen du, hortaz ehun sintetikoei uko egiten die material ekologikoei bultzada emanez. Taldearen ustetan, munduan ingurumena zaintzeko jarrera positiboak egiten dira baina ia inork ez du arropen birziklagarritasunari erreparatzen. Hortaz, taldearen helburua, esan bezala, ehun ekologikoen bidez eta natura marka berri baten bidez produktu ezberdinak sortzea izango da. Horretarako ingurumenarekiko jasangarritasuna izango dugu oinarri. Bestalde arropen erabileran kontzientzia piztea eta bultzatzea izango da: produktu ekologikoak sortuko ditugu gure gorputzean kontaktuan dauden ehunak naturarekin eta gurekin errespetagarriak izango dira. “Shizen nature” ingurumena eta armonia bateratzen dituen kontzeptua da, ingurumenarenganako espiritu ona trasmititu nahi du , zen filosofia gidari.