Ekintzailetzan murgilduz

EKITEKO ASMOA BADUZU, ETORRI TKNIKAK ANTOLATUTAKO LEHEN EKINTZAILETZA-MURGILALDIRA!

Badira urte batzuk Tknikatik ekintzailetza lantzen dela, kultura ekintzailea Ikasenpresa programaren bitartez eta ekimen ekintzailea Urratsbat programaren bitartez. Ekintzaile asko igarotzen dira gure Lanbide Heziketako ikastetxeetatik, eta beraz, badugu harrobi ona aurrera pausuak emateko.
Hau dela eta, ideia-lehiaketa baterako deia egiteko unea iritsi dela uste dugu. Lehiaketa honetara, 3 edo 4 partaideko taldeak parte hartu ahalko dute.
Aukera bikaina da Ikasenpresa ideiarekin jarraitzeko asmoa dutenentzat edo Urratsbat-ean parte hartzen ari diren ikasle edo ikasle ohientzat. Oro har, Lanbide Heziketarekin erlazioa duten edo izan duteneri eta negozio ideia on batekin aurkeztu nahi dutenei zuzenduta dago.

Negozio-ideiek gai hauekin zerikusia izan beharko dute:

  • Gastronomiaren etorkizuna
  • Ekimen teknologikoa
  • Etorkizuneko zerbitzuak
  • Silver Economy
  • Jasangarritasuna

Parte-hartzaileek Maiatzaren 6a baino lehen bete beharko dute formulario hau.

Ekintzailetzarekin lotutako eragileek eta enpresaburuek osatutako epaimahai batek 12 interesgarrienak hautatuko dituzte ekintzailetzan murgiltzeko Topaketa honetan parte har dezaten. Topaketa horretan, adituek lagunduta, horietan sakontzen jarraitu ahal izango dute, komunikazioa landu aurkezpen eraginkorra prestatzeko eta taldea sustatzeko jarduerak egin ahal izateko.

EGITARAUA:

  • Ostirala ekainak 3:
    • 9:00etan Topaketa Zarauzko aterpetxean
    • 9:30etatik 11:30etara NEGOZIO IDEIAN SAKONDU “Adituak”
    • 12:00etatik 13:30etara Talde jarduerak
    • 13:30etatik 15:00etara Argiñano ostalaritza-eskolan bazkaria
    • 16:00etatik 18:30etara Komunikatu emozioaz
    • 18:30etatik 20:00etara Jolas jarduera
    • 21:00etan Afaria
    • 22:00etan Talde jarduerak
  • Larunbata ekainak 4:
    • 8:00etan Gosari osasuntsua
    • 8:30etan Aktibatu
    • 9:00etatik 9:30etara Coaching
    • 9:30etatik 11:30etara Aurkezpen prestaketa
    • 11:30etatik 13:30etara Proiektuen komunikazioa
    • 13:30etatik 14:00etara Epaimahaiaren erabakia eta sari-banaketa
    • 14:00etanBazkaria eta Agurra

12 ideia horietatik bi irabazle izango dira, eta 3 eguneko egonaldiaz gozatzeko aukera izango dute. Bertan, taldeak Wayraren Hub-a (Hub Emprendimiento Telefónica) Madrilgo instalazioak bisitatu ahal izango dituzte, Puy du Fou parke tematikoko (Madril – Toledo) jolas- eta kultura-jarduerez gozatzeaz gain.

Anima zaitez zure ideiarekin!Parte-hartzaileek, hautatuak izanez gero, topaketan parte hatzeko komprometituko dira.
Irabazleek sariaz gozatzeko konpromisoa hartzen dutelarik.

Animatu eta parte hartu zure ideiarekin