Ikasenpresa
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Tknikaren bitartez (LH-rako Ikerketa eta Berrikuntza Aplikaturako Zentroa), koordinatzen du erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloetako ikasleei zuzendutako Ikasenpresa programa.
Zer da Ikasenpresa?
Ikasenpresa programa ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza-programa bat da. Proiektu horren helburuen artean dago enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea (sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena, lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa, eta abar). Gainera, beste kultura eta gizarte-errealitate batzuetara hurbildu nahi da ikaslea eta ikastetxeen arteko elkarlana sustatu nahi da.Helburuak
- Ikasenpresa bat sortzea, ikaslegoa ekintzaile izateak zer suposatzen duen ikasteko.
- Ikaslegoaren konpetentziak garatzea profesional on-enpleagarri eta pertsona aktiboak izateko eta ekintzaileak edo euren lantokietan ekintzaile izateko.
- Ikaslegoa autoenplegua beste aukera on bat dela jabetzeko sentsibilizatzea.