Ikasenpresak zilarra jaso du WCFPren bikaintasun sarietan

Joan den ostiralean, azaroak 27, Lanbide Heziketako Ikastexeen Munduko Federazioak (WFCP) zeremonia birtual bat antolatu zuen bikaintasunaren laugarren saria aurkezteko, hezkuntza eta Lanbide Heziketa eta prestakuntza teknikoaren arloko liderrak ezagutzeko.

WFCP Lanbide Heziketako Zentroen eta Elkarteen Nazioarteko Sarea da, eta prestakuntza politikak gidatzea eta ekonomia globalaren testuinguruan jarduera-ildoak ematea du helburu.Kideek abangoardiako prestakuntza estrategiak eta praktika onak partekatzen dituzte, mundu osoko herrialdeetan langileen nahiz ikasleen enpleagarritasuna hobetzeko.

Ikasenpresa programa Ekintzailetza kategorian nabarmendu da eta zilarrezko bigarren saria lortu du.Ikasenpresaz gain, Ethazik beste zilar bat ere jaso zuen Ikaskuntzarako eta Enplegurako Sarbidea kategorian, eta Don Boscok, berriz, goi-mailako gaitasun teknikoetan brontzezko domina lortu zuen; beraz, Zorionak Euskadiko Lanbide Heziketari  eta Tknikari.