IKASENPRESA KONGRESUAK

EKINTZAILEA IZAN!

bideoa

Azaroaren azkeneko astean Ikasenpresa kongresuen bigarren edizioa abian jarri zen Donostiako Tabakalera kultura garaikidearen nazioarteko gunean. Ondoren Barakaldo eta Vitoria-Gasteizen txanda heldu zen, non kongresuak Abenduaren 3a eta 5aren artean ospatu ziren.

Kongresua Ikasenpresa programan parte hartzen duten ikasleentzako topagunea da. Kongresu hauek ondorengo  helburuak sustatzea bilatzen dute: alde batetik ikasleen artean kultura ekintzailea bultzatzea, eta bestetik, Euskadiko Lanbide Heziketako Ikastetxeen sarea sustatzea.

Horretarako, parte-hartzaileak -ikastetxe eta familia profesional desberdinetakoak- ekintzailetzarekin lotutako trebetasunak eta gaitasunak eskuratzeko baliagarriak diren tailer ezberdinetan parte hartzen dute.

Hona hemen bigarren edizioko tailerren deskribapen laburra

1go Tailerra: Gure Ideia

Ikasenpresa bakoitzaren ordezkari batek negozio ideia aurkeztuko du. Horretarako ez du inongo laguntza materialik izango.

Helburua ahozko lengoaia eta gorputz lengoaia hobetzea da.

2. tailerra: Nire pasioa

Zein da zure pasioa? Zer egin nahi duzu? Norberaren ilusioa negozio ideia batean gauzatu.

3. tailerra: bizirauteko finantzaketa

Oinarrizko finantzaketa enpresa ideia garatzeko. Erronkei aurre egiteko lan metodologia.

4. tailerra: nola izango litzakete baldin eta…

Pertsona ezberdinen “azalean jarri” gure inguruan ikusten ditugun pertsonen bizitzak oso desberdinak direla jabetzeko.

5. Tailerra: Ikasenpresa kafea

Gizarte ekintzailetza, enpresak sortzeko laguntza, barne ekintzailetza: lehen eskuko ekintzailetza esperientziak.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiei, Europa Jauregiari, BIC Ezkerraldeari eta Tabakalerari, eskerrik beroena helarazi nahi dio kongresu hauek antolatzeko emandako laguntzagatik.

Tknikako Ekintzailetza eta aldaketaren kudeaketa sailetik eskerrak lanbide heziketako ikastetxeei, irakasle eta ikasleei kongresuetan aktiboki parte hartu izanagatik, zuek baitzerate Ikasenpresa kongresuen hauspoa.

Eskerrik asko

All-focus