Ikasenpresa abian da
FP Euskadi Ikaskuntza ereduak bere eremu metodologikoan hainbat lan lerro azpimarratzen ditu, hauetatik, bat Kultura Ekintzailea delarik ikasenpresa programan oinarrituta.
Hau kontutan hartuta eta gaur egun gure gizarteak bizi duen egoera kontutan hartuta, Ikasenpresa modulua ezinbestekoa izango da gaur egungo marko ekonomikoak eskatzen dituen lan egoera berriari aurre egiteko.
Dagoeneko Ikasenpresa programa abian da eta lehenengo ikasenpresak sortu dira 2020-2021 ikasturtean. Guztira 80 ikastetxek, 6000 ikaslek eta 230 irakaslek parte hartzen dute.
Ikasenpresa egunerokotasun handia duen ikasgaia da, ekintzailetasunak gure gizartean duen pisua dela eta. Ekintzailetzak garrantzi handia du gaur egungo gizartean, bere baitan biltzen baitu sormena, ekimena, lidergotza, motibazioa…
Gaur egungo egoera ekonomikoan garrantzitsua da biharko profesionalak zentzu honetan heztea, etorkizunean norberaren kontura lan egiteko gai diren profesionalei beharrezkoak diren tresnak eskaintzea.