EKINTZAILETZA MUGIKORTASUNA GREZIAN

Aurten zortzi Lanbide Heziketako irakasle, Leire Zuberorekin batera (Tknikako URRATSBAT programaren dinamizatzailea)  Grezia bisitatzeko aukera izan dugu bertan aste oso bat igarotzen.

Oso mugikortasun probetxagarria izan da. Besteak beste, lanbide heziketako zentru publiko bat eta beste pribatu bat, enpresen azeleratzaile bat ( The Cube) eta start-upak bultzatzen dituen agentzia bat (π Consulting) bisitatu dugu. Horrez gain, ekintzaile gazte batzuekin hitz egiteko aukera izan dugu baita hango parke teknologikoa bisitatu ere (Patras Science Park).

Herrialdea apur bat ezagutzeko aukera izan dugu baita ere, Atenasen Akropolisa bisitatu dugu baita Delfoseko Apolos tenploa eta orakuloa ere.

Benetan interesgarria, aurtengo bidaia!! Zenbat ikusi eta ikasi dugun!