MEKA Lanbide Eskolan EKINTZAILETZA JASANGARRIA sustatuz

LPO Mintegian “Enpresa eta Ekimen Sortzailea” moduluari ikutu jasangarri bat emateko asmoz EKONOMIA ZIRKULARRA kontzeptuan sakontzen jarraitzen dugu. Prozesu honetan zehar gure egungo eta etorkizuneko gizartean prozesu ekonomiko honek daukan garrantziaz jabetu ondoren, gure ikasgeletan sortuko diren negozio ideia guztiei baldintza bakarra gehitu diegu: JASANGARRIAK izan behar dute. LPO Mintegiak Agenda 2030arekin daukan konpromezua tinkotzea bilatzen da, beste produkzio mota jasangarriagoak sustatzeko asmoz. Etorkizuna gure eskuetan dago! MEKA Ekintzailetza JASANGARRIAREKIN!