IKASENPRESA SARIAK 2021-22

Tknika Euskadiko LHko Ikerketa Aplikatuko Zentroak Ikasenpresa negozio ideien lehiaketa deitu du.

Lehiaketa honen helburua ikasleen ekimen ekintzailea, lankidetza, balioak eta talentuaren garapena sustatzea eta negozio-aukera onak izan daitezkeen ekimenak antzematea da.
Edizio honetan aurreko ikastaroen formatua aldatu da eta ikasturtean zehar 3 fasetan banatu da; horrela, aurkeztutako proiektuen kalitatea hobetzen da eta parte-hartzaileengan interes handiagoa sortzen da.
Lehenengo fasea azaroan abiarazi zen, eta dagoeneko badugu epaimahaiaren erabakiaren emaitza

I. FASEA. NEGOZIO-IDEIA
FINALISTAK 

PRODUKTUA

  • MICROLAB CIFP ELORRIETA ERREKAMARI LHII
  • CUADERNOS PARA MAYORES CIFP EMILIO CAMPUZANO LHII
  • MUN JR CPES OTXARKOAGA LHIP
  • POCKET NFS CPES SAN JOSÉ MARISTAK LHIP

ZERBITZUA

  • MARKETING SOLIDARIOA CPES HARROBI LHIP
  • JOLAS TOUR IES ZUBIRI MANTEO BHI
  • ZU ZEU CIFP IZARRAITZ LHII
  • WOHO 360 CPES CEINPRO LHIP

IRABAZLEAK:

PRODUKTUA: Kasu honetan berdinketa egon da eta bi proiektuak saritzea erabaki da:

MICROLAB DE CIFP ELORRIETA ERREKAMARI LHII

Negozio ideia:

Proiektua ingurumen-erabilerarako mikroorganismoak lantzean (biorremediazioa) eta ondoren merkaturatzean datza. Laborategian hainbat mikroorganismo haztea eta, ondoren, hainbat ingurumen-erabileratarako erabiltzea (lurzoruak deskontaminatzea, ura deskontaminatzea).
Gure produktua ingurumen-enpresei, erakunde publikoei eta urak edo lurzoruak deskontaminatzeko beharra duten autonomoei zuzenduta dago.
Ekarritako onurak:

  • Denbora aurreztea.
  • Kutsadura gutxitzen laguntzea (plastikoak, hidrokarburoak
  • Uren garbiketa (itsasoa, ibaiak).
  • Hiri-hondakinak

POCKET NFS CPES SAN JOSÉ MARISTAK LHIP

Negopzio ideia:

Magic eta antzeko karta-joko bat eskaintzen da, NFT merkatu batekin. Merkatu horrek kartak trukatzea sustatuko du, kriptomoneta bat sortuko dugu eta Blockchain batean ezarriko dugu, fluktuazioa izan dezan.
Proiektua 18 eta 60 urte bitarteko pertsonentzat da, mundu digitalean ohikoak diren erabiltzaileentzat (online banka, izapide telematikoak…), kriptomonetetan, bideojokoen munduan eta/edo teknologia berrietan interesa dutenentzat.
Proiektua guztiz berritzailea da informatikaren arloan; izan ere, kriptomoneten eta haren kriptoartearen gaia oraindik ez dago ustiatuta, eta, beraz, mundu hau ezagutzen ez duen jendeari bere potentzial osoa erakusteko modu egokia litzateke.

ZERBITZUA:

WOHO 360 CPES CEINPRO LHIP

Negozio ideia:

Woho 360-n errealitate birtualeko esperientziak eskaintzen dizkiegu premia bereziak eta mugikortasun murriztua duten pertsonei, hirugarren adinekoei, muga fisikoak dituzten pertsonei, elkarteei eta eguneko zentroei. Era berean, erabiltzaileei errealitate birtualaren (3D betaurrekoak, tabletak) erabilerari buruz irakasteko prestakuntza/tailerrak eskaintzen ditugu.

Honako gai hauek jorratzen dituzten espazio birtualak diseinatzen ditugu:

  • Irisgarritasuna: iristeko zailak diren lekuak, adibidez, Haizearen Orrazia.
  • Jolas pedagogikoak: adimena lantzeko jolasak.
  • Entretenimendua: antzokiak, museoak, etab.

Hori guztia errealitate birtualeko betaurrekoei, 360 bideoei eta barruko espazioen modelatzeari esker lortu dugu.

Esperientziarik onenak eskaintzeko asmoz, gogoan ditugu gure erabiltzaileek eta bezeroek Donostian dituzten zailtasunak. Enpatiaren eta komunikazioaren bidez, gure publikoaren beharrak ezagutzen ditugu.

ZORIONAK IRABAZLEEI!!!