Bilboko Arce Ikastetxeko Lanbide Heziketako 30 ikaslek lehen ekintzailetza azoka antolatu dute
- Ekimen hau Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Tknikaren bitartez kudeatzen duen Ikasenpresa programaren baitan sortu da eta Arce ikastetxeak 2016 geroztik parte hartzen du.
- Kurtso hasieratik hona, sei ikasle taldek enpresa txiki bana sortu dute eta horretarako, errealitatean erakunde bat sortzeko jarraitu behar diren urratsak eman dituzte
Nazioarteo izurritea dela eta aurten Tknikak ez du Ikasenpresa Azokarik antolatuko Eibarren (Gipuzkoa). Hortaz, Arce Ikastetxeak bere sarrera nagusiko erakusleihoa egokitu du Estetika Integrala eta Ongizatea Goi-Mailako ikasleek prestatutako produktuak eskaintzeko. Ikasturte honetan sei ikasle taldek enpresa desberdinak sortu dituzte eta hasiera honetan
euren produktuetako batzuk salgai jarri dituzte. %100 naturalak eta jasangarriak diren kosmetikoak dira eta animaliengan testatu gabe, euren osagai nagusiak, besteak beste,
olio esentzialak, kafea edo karite koipea dira. Enpresa bakoitzak produktu desberdin bat ekoitzi du, hala nola, aurpegiko kremak, gorputz lozioak, begi-zuloetarako tratamenduak,
esfoliatzaileak, e.a.
Ekimen hau ikastetxeko Bilboko Alde Zaharreko ikasleek sortutakoa izan da. Goi-Mailako Lanbide Heziketa bigarren mailako ikasleak dira, Estetika Integrala eta Ongizatea ikasten
dihardute eta ekintzaile azoka txiki bat antolatu dute Ikasenpresa hezkuntza proiektua bukatzeko. Programa hau Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak kudeatzen du eta aurten,
pandemiaren ondorioz sortutako eszenatoki berrira egokitu da.
2021eko otsailaren 1etik aurrera eta produktuak amaitu artean, Arceko (Andra Mari kalea, 16) sarrera nagusian ikasleek ekoitzitako kosmetiko naturalak eskuragarri izango dira. Publikoarentzat ordutegia, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 21:00era bitartekoa izango da, etenik gabe.
Autoenplegua, aukera bat gehiago COVID garaian
Salgai dauden produktuez gain, ikasleek ikasturtean zehar ekintzailetzarako funtsezkoak diren gaitasunak landu dituzte, hala nola, lidergoa, ekimena, arazo-kudeaketa, talde-lana,
erabakiak hartzeko gaitasuna, eta abar. Gainera, pasa den azaroan ikasleek kongresu birtual batean parte hartu zuten gainontzeko Lanbide Heziketako ikasleekin batera euren
esperientzia eta negozio-ideiak elkarbanatzeko.
Gainontzeko edizioetan ez bezala, ikasleek aurten ezingo dute proiektua Eibarko Azokan amaitu. Haatik, ikasleek iniziatiba handia erakutsi dute amaiera honetan eta hori berehala
nabaritzen da ikastetxeko sarrera nagusian atondu dituzten erakusleihoetan. Arce-tik gure instalakuntzak bisitatzera eta proiektua gertutik ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.
Arce Ikastetxeari buruz
1976an Bilbon sortu zenetik, ARCE Lanbide Heziketa ikastetxea irudi pertsonalean aintzindaria da eta ordutik, arlo honetan Lanbide Heziketa, enpresa eta langileei formakuntza eta Lanbide eta Hobetuzeko kurtsoak eskaintzen ditu, besteak beste. Hasiera-hasieratik hobekuntzan, heziketan, enpleguan eta teknologia berrietan egin du apustu, bereziki, aldaketa ugari jasaten duen arloan lanean dihardugulako.