NIKI-NIKI


Programa: Ikasenpresa
Centro: CPES ELIZARAN IKASTETXEA BHIP
NIKI-NIKI ENPRESA: Epa, Gazte agurgarria! zer moduz?? Gu,Donostiako Elizaran Ikastetxeko, erdi mailako merkataritzako ikasleak gara. 5 Ikaslez osatutako talde bat gara. Duela gutxi enpresa bat sortu genuen, NIKI-NIKI izenekoa. Nikiak egiten ditugu. Batez ere, gazteentzat zuzenduta daude, baina nahi duenak eros ditzake. Oso dibertigarriak, koloretsuak eta erakargarriak dira-eta!, gustu ezberdinentzako.
Beste enpresa asko bezala, pauso batzuk betetzen ari gara. Adibidez, lehenengo pausoa, gure ikastetxean denbora librean pintxo-pote egitea auto-finantziaketa lortzeko gure negozio aurrera eraman ahal izateko. Bokatak (ogitartekoak) eta edariak(freskagarriak) saltzen ditugu dirua irabazteko eta, horrela, nikiak egiteko.
Gure helburua, ahalik eta niki gehien saltzea da, bezeroei gustatzea eta beren beharrak ondo betetzea, jakina!
Beno, ba badakizue, animatu!!
Agurtzen zaituztegu. Aloña, Olatz, Romina, Iraia eta Aintzane(bazkideak)