Noticias

VIII. Ikasenpresa Azoka

Joan den otsailaren 14ean VIII. Ikasenpresa ospatu zen Eibarren. BIDEOA FP Euskadi osatzen duten 2000 ikasle inguru elkartu ziren bertan, guztira 81 Lanbide Heziketa ikastetxe eta Ikasenpresan landu diren 890 proiektuetatik, 376 aurkeztu ziren. Goizeko lehen orduetatik, 50 autobusetan gure ikasleak iristen hasi ziren. Udaltzainek modu egoki batean antolatu zuten ikasleen etorrera eta ez zen inongo arazorik egon herriko sartu irteeretan. Pixkanaka salmenta postuak itxura hartzen hasi ziren, programan landu dituzten produktu eta zerbitzuak, ideia desberdinak eta mota askotarikoak ikus zitezkeen bertan. Horrela, behar izan bereziak dituztenentzat zuzendutako aplikazio informatikoak, industria alorreko proiektuak, ile apaindegiak, estetika zentroak, ostalaritza, turismoa, proiektu jasangarriak eta modu honetako hainbat ideia plazaratu ziren. Salmenta puntua ilusio handiz landu zuten ikasleei gure esker beroenak helarazi nahi dizkiegu. Era berean, ekintza hau beste urte betez aurrera ateratzea ahalbidetu duen irakasle taldea zoriondu nahi dugu. Eta nola ez, Eibarreko udala eta bertako langileak, beste behin beraien herria gure ikasleentzat prest izateagatik eta azpiegituren erabilpena errazteagatik. Zorionak eta mila esker denoi!

Leer más

URRATSBAT ETA OBRA SOCIAL LA CAIXA, BIKOTE BIKAINA!!!!

Laugarren urtez, Obra Social La Caixak,  Tknikak eta Ikaslanek kolaborazio hitzarmena sinatu dute. Akordio honi esker, URRATSBAT 97 enpresek 1.000€ bana kobratu dute Abenduan.Zorionak  guztioi, enpresa bat sortzea ez da batere erreza eta izan ahal duzuen laguntza guztiak ongi etorriak izango dira. Aurten ospatuko ditugun Ekintzailetza Sariak XIII. edizioan berriro ere, Obra Social La Caixak parte hartuko du. Lehiaketa honetan aurkezten dira joan zen ikasturtean  enpresa bat sortu zenuten  ekintzaile asko eta bere enpresa planari buruz hitz egiten dute tribunal baten aurrean. Epaileak zentru ezberdinetako irakasleak eta ekintzailetza erakunde agente batzuk osatzen dute. Beraz, animatzen zaituztegu guztiei parte hartzera. Esperientzia aberasgarria izango da eta sari oparoak banatuko dira. Laster izango duzue lehiaketa honi buruzko  informazio gehiago zuen URRTASBAT  dinamizatzaileen bidez baita @Ekingune twitterrean ere. Argazkia la Caixa Dirulaguntza

Leer más

IKASENPRESA KONGRESUAK

EKINTZAILEA IZAN! bideoa Azaroaren azkeneko astean Ikasenpresa kongresuen bigarren edizioa abian jarri zen Donostiako Tabakalera kultura garaikidearen nazioarteko gunean. Ondoren Barakaldo eta Vitoria-Gasteizen txanda heldu zen, non kongresuak Abenduaren 3a eta 5aren artean ospatu ziren. Kongresua Ikasenpresa programan parte hartzen duten ikasleentzako topagunea da. Kongresu hauek ondorengo  helburuak sustatzea bilatzen dute: alde batetik ikasleen artean kultura ekintzailea bultzatzea, eta bestetik, Euskadiko Lanbide Heziketako Ikastetxeen sarea sustatzea. Horretarako, parte-hartzaileak -ikastetxe eta familia profesional desberdinetakoak- ekintzailetzarekin lotutako trebetasunak eta gaitasunak eskuratzeko baliagarriak diren tailer ezberdinetan parte hartzen dute. Hona hemen bigarren edizioko tailerren deskribapen laburra 1go Tailerra: Gure Ideia Ikasenpresa bakoitzaren ordezkari batek negozio ideia aurkeztuko du. Horretarako ez du inongo laguntza materialik izango. Helburua ahozko lengoaia eta gorputz lengoaia hobetzea da. 2. tailerra: Nire pasioa Zein da zure pasioa? Zer egin nahi duzu? Norberaren ilusioa negozio ideia batean gauzatu. 3. tailerra: bizirauteko finantzaketa Oinarrizko finantzaketa enpresa ideia garatzeko. Erronkei aurre egiteko lan metodologia. 4. tailerra: nola izango litzakete baldin eta… Pertsona ezberdinen “azalean jarri” gure inguruan ikusten ditugun pertsonen bizitzak oso desberdinak direla jabetzeko. 5. Tailerra: Ikasenpresa kafea Gizarte ekintzailetza, enpresak sortzeko laguntza, barne ekintzailetza: lehen eskuko ekintzailetza esperientziak. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiei, Europa Jauregiari, BIC[...]

Leer más