JIREM


Programa: Ikasenpresa
Centro: CIFP POLITECNICO EASO POLITEKNIKOA LHII
Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioko bigarren mailako ikasleak gara eta taldea Mikel Fernandez, Eneko Gil, Julen Ollokiegi eta Iratxe Núñez-ek osatzen dugu. JIREM izan da sortu dugun ikasenpresaren izena. Izen honen forma taldekide bakoitzaren izenaren inizialak hartuz osatu dugu. Nahiz eta izen ezberdinak eduki ditugun kontuan, JIREM izan da irabazlea indarra transmititzen duelako eta erraz gogoratu daitekeelako. Gure enpresa metakrilatoan oinarrituko da eta honela gure jarduera nagusia material hau mekanizatuz egindako konposizio ezberdinak egingo ditugu. Konposizio hauen artean etxeetarako dekorazio irudiak eta umeentzako marrazki ezberdinak dituzten figurak osatuko ditugu, guztiak iluminazio osagarriekin osatuz.