BIONNA


Programa: Ikasenpresa
Centro: CPES TOLOSAKO INMAKULADA IKASTETXEA BHIP
Bioonna enpresa, Donostian kokatuta dagoen enpresa bat da, industria eremuan. Duela gutxi sortu da, izan ere, gaur egungo beharra ikusita, eta zoritxarrez halako muturrekoak egunero erabili behar ditugula ordu askoz baloratuta, musukoak ekoiztea beharrezkoa zela ikusi zenean martxan jarri genuen proiektua. COVID-19aren pandemia hasieran sortu zen zehatz mehatz, hasiera zaila izan zen, material falta handia zegoen eta hasiera batean musuko arruntak ekoizten hasi ginen arren, bilakaera handia eduki dugu. Nagusi batez kudeatutako enpresa da, 3 arduradun dituena eta 9 lagileek sortzen dutena. BIOONNA enpresan sortutako musukoak ez dira edonolako musukoak, ez noski. Enpresan sortzen ditugun musukoak kirurgikoak edo eredu ezberdinetakoak izan daitezke, baina garbitu daitezkeenak, telazkoak eta berrerabilgarriak. Kirurgiko guztiek bezala, sudurreko eremuan metal zati bat izango du, belarrietako gomekin batera, baina, eranskin bezela gometan lotura bat izango du, belarrietan sortzen duten mina saihesteko eta buruaren atzean maskara lotu ahal izateko. Tamaina ezberdinetakoak eskatu daitezke, goma handiagoarekin, pertsonalizatuak.. Donostiako industrialdean dago 223 m2ko nabea, bi soilairu ditu oso argiztatuak eta egoera oso onean. Alokairuan hartutako nebe bat da, 1.400€ko ordainsaria dugu hilabetean eta aurrera begira eta dena ondo badoa nabe handiago bat bilatzen hasteko pentsamenduekin. Beheko solairuan, 4 makina daude, 2 “Bianko Maskpro” maskarak hasi eta bukatu egiteko makina eta beste 2 3D motako inprimagailua, maskarek daukaten euskarria egiteko. Materiala eskaeraren arabera aukeratuko da, tamaina, estiloa eta kopuruaren araberakoa izango da maskaren produkzioa, baina bataz beste 6.000 maskara egiten direla orduko kalkulatzen da bataz beste. Goiko solairuan berriz, bulegoa dago kokatuta, enpresaren administrazioaz arduratzen den profesionalarentzako ondo ekipatuta eta oso ergonomikoa. Enpresak dituen helburuen artean, batzuk hauek dira: Gizartearen beharrak asetzea. Musukoaren erabilera luzean ergonomia zaintzea. Erosotasuna. Segurtasuna.