- Sensibilización - Curso 16/17
Etengabeko berrikuntza pedagogikoa sustatu. Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuen etengabeko hobekuntza sustatuko da bai metodologia berritzaileak ezagutuz eta aplikatuz bai eta irakasleen etengabeko prestakuntza bermatuz ere. Gaur egun erabiltzen ditugun moldaera pedagogikoak oinarri hartuz (eguneroko mantenua, saio praktikoak talde txikitan, adituen hitzaldiak, enpresetara bisitaldiak, landa lanak …) ikasle eta irakasleen gaitasun guztiak azaleratzeko metodologia berriak lantzea du helburu.
Azpiegitura eta baliabide beharrak identifikatu eta gauzatu hezkuntza proiektua kalitatez garatu ahal izateko. Gaur egun ikastetxeak dituen azpiegitura eta baliabideek, dauden egoeran, ez dituzte ikastetxearen hezkuntza beharrak asetzen. Ikastetxea kokatzen den eraikuntzan birmoldaketak egingo direla aurreikusiz, ikasketa prozesua modu eraginkorrenean egiteko, azpiegituren eta baliabideen identifikazioa, eta espazio berrien planifikazioa egin behar dira. Espazio berriak beharrezkoak dira, bai lehorrean bai itsasoan, eta hauek identifikatu eta lortzeko bidea egin behar dugu.
Akuakultura sektorean harremanak estutu eta erreferentzia izan. Orain artean egindako bideari jarraituz, harremanak sendotu behar ditugu enpresekin; elkarlan akordioak sinatu sektoreko eragileekin, bertako zein nazioarteko proiektuetan parte hartzen jarraitu, eta, beharrak zein berrikuntzak han eta hemen sumatuz, hobetu.
Elikagai Industrien egoeraren diagnosia gauzatu eta formakuntza ildoak zehaztu. Elikagaien Industrien sektorea eta formakuntzaren edukia bera berriak dira. Sektore erraldoia eta oso dibertsifikatua da, azpi sektore ugarikoa. Diagnosia egin behar da, hausnarketa eta estrategia finkatu.
Akuakultura eta Elikagai Industrien jasangarritasuna eta ingurumenari dagokion errespetua bermatu. Jasangarritasunaren eta ingurumen kudeaketa egokiaren eredu izan behar du ikastetxeak, jarduera egokiak landuz eta zabalduz.
Ikastetxearen egoera administratiboari irtenbidea aurkitu. Gaur egun egoera erabat “irregularrean” dago ikastetxea. Erabiltzen den eraikuntza emakidarik gabe erabiltzen da eta honek erabat baldintzatzen du jarduera pedagogikoa. Ez dago aukerarik berregituraketa zein hobekuntza lanak burutzeko beraz ezin ikasketa gune berriak sortu ez energia sistema eraginkorragoak ezarri, … Ur eta argi indarraren kontrolik ez dago ur eta argi kontagailu propiorik ez dagoelako; urte gehiegi daramatzagu irisgarritasun planik, eta instalakuntzen ziurtasun agiririk gabe.
Curso: 16/17
Información de acciones
La siguiente información muestra el resultado de todas las acciones de sensibilización o sus resultados promedio. Puedes desplazarte hacia abajo para ver a continuación más información sobre cada una de las acciones.
- ekintzaileak