IES R.M. ZUAZOLA-LARRAÑA BHI - Sensibilizazioa - 21/22

2021-2022 IKASTURTERAKO HELBURU NAGUSIAK: + Ekintzailetasunaren ideia sustatzea. Ikasleen artean ekintzaile izan daitezkeenaren ideia sustatzea, eredu ezberdinak azaltzea, jarduera honetara hurbiltzea, e.a. + Lehen urratsak eman nahi dituztenei aholkularitza eskaintzea. + Lehen urratsak ematen laguntzea: Nondik hasi, nola hasi, merkatu azterketa, izaera juridikoa, dauden laguntzak... + Gure ikasleei (bai erdi mailako zikloa egiten ari direnei, bai Lanbidekoei, ahalik eta erraztasuna gehiago eskaintzen saiatuko gara. + Iaz (2020-2021) Lanbideko ikasleekin aukerak egon daitezkeela ikusi genuen, eta aurtengoan, ikastaro horietan dabiltzanei arreta gehiago eskainiko diegu.  + Gure ikastetxearen ondoan CEAR-eko egoitza dago, eta hauekin ere elkarlanean aritzea da aurtengo helburuetako bat. Iaz ere asmo hori izan genuen, baina pandemia tarteko ez zuen biderik egin. Datozen egunetan beraiekin bilkura bat egingo dugu. + Oñatiko udalarekin eta Garapen Agentziarekin ere harremanetan egongo gara. 

Curso: 21/22

Información de acciones

La siguiente información muestra el resultado de todas las acciones de sensibilización o sus resultados promedio. Puedes desplazarte hacia abajo para ver a continuación más información sobre cada una de las acciones.

Nº total de acciones: 6
Nº total de sesiones: 8
Satisfacción: 8,17
Horas por sesión: 1,17
Nº total de asistentes: 162
Total de alumno/as sensibilizado/as: 90
Entidades asesoras:
  • Urratsbat arduraduna
  • Urratsbat
  • UrratsBat-eko arduraduna
  • UrratsBateko arduraduna
Observaciones:
  • Aurkezpenak ondo joan dira. Ikasle guztiek goi mailako zikloa egiteko asmoa dute, beraz momentuz ez da aukerarik sortu ikasle horien artean. Baina aurrera begirako badituzte ideiak ikasle batzuk.
  • Irakasleei begirako aurkezpena izan zen.

Acciones

Lanbideko ikastaroa. Aurkezpena 3.
Lanbideko ikasle berriei aurkezpena egin diegu, ikastetxean dugun zerbitzu berri honen berri emanez. Ikasle batek bere esperientzia azaldu du ekintzaile gisara egin zuen saiakeraren inguruan.…
Lanbideko ikastaroa. Aurkezpena 2
Aurkezpena egin dugu eta zalantzak argitu dizkiegu.
Lanbideko ikastaroa. Aurkezpena 1
Ikasleei aurkezpena egin diegu eta dituzten zalantzak aurkeztu dizkiegu. Interesgarritzat jo da eta ikasleren batek gurekin hitz egitea nahiko lukeela esan digu.
2. mailako klaseetan aurkezpenak
Mekanika, Mantenuimendu eta Natur Ekintza zikloetako bigarren mailako ikasleen aurrean UrratsBat egitasmoaren aurkezpenak egin ditugu, zertan datzan azalduz eta adibide ezberdinak esplikatuz.
Eskolako Organo Gorenean aurkezpena
Organo gorenean ikasleen ordezkariek, irakasleen ordezkariek, gurasoen ordezkariek eta zuzendaritzak hartzen du parte. Bertan, UrratsBat ekimena aurkeztu dugu, eta jendearen galderak erantzun ditugu.
Klaustroan aurkezpena
Zuazola eta Larraña ikastetxeetako irakasleak biltzen garen klaustroan UrratsBat egitasmoaren aurkezpena egin genuen urriaren 27an. Egitasmoaren helburuak eta gure ikastetxean egiten ari garena esplikatu genuen.