IES MUTRIKU BHI - Sensibilización - Curso 17/18

2017-2018 URTEKO PLANA

 

Helburuak:

 

  1. Jarduera pedagogikoaren hobekuntzan sakondu

Helburu hau ikastetxearen hezkuntza proiektuaren bizkar hezurretako bat da. Ondorengo atalak bilduko lituzke:

    1. Edukien eguneratze eta optimizatzea.

    2. Moduluen arteko koordinazio eta elkarlana bermatzea.

    3. Zeharkako edukiak landu eta koordinatzea: txostenak, lan bibliografikoak, informazio bilaketak, erreminta informatikoen erabilera (excel, word, prezy…)

    4. Irakasleen prestakuntza sustatzea: ikastaroak, bisitak, beste ikastetxeekin elkarlana, kongresu eta jardunaldiak, testu espezializatuen eskuragarritasuna.

    5. Berrikuntza teknologikoak eskuratu eta baliabide pedagogiko gisa erabiltzea.

    6. Eleaniztasuna sustatzea.

 

  1. Kalitate prozesuetan jarraitu eta sakondu

Hezkuntza proiektuko helburua izateaz gain, iazko urteko planean abiatu genuen lan lerroa da eta berau zehazten eta sakontzen jarraituko dugu.

Besteak beste ondorengo atalak bilduko lituzke:

    1. Ikastetxeko jarduerak gidatzen dituzten lan prozedura (protokoloak) eta hauen erregistroen sistematizazioa; bai jarduera pedagogikoari dagozkionak eta bai ikastetxearen kudeaketa orokorrari lotutakoak

 

  1. Akuakulturarekin zerikusia duten eragileekin harremanak sendotu eta egonkortzea

    1. Ezagunak ditugun eragileekin harremanak sendotu eta lan ildoak hitzartu

    2. Gainontzeko akuakultura ikastetxeekin harremanak sendotu, lan ildoak zehaztu baliabide pedagogiko eta teknologikoen inguruan bai eta balizko proiektuetan

 

  1. Ikastetxearen barne antolakuntza eta funtzionamendua arautu

    1. Zuzendaritzaren informazio igorketak

    2. Zuzendaritza eta irakaslegoaren arteko harremanak

    3. Betebehar eta arduren banaketa

 

  1. Ikastetxearen eraikinaren emakida lortzeko bidean eragin

Betidanik lantzen dugun helburua da eta ikastetxearen jarduera osoa baldintzatzen duena.

Lanbide Heziketako zuzendaritzarekin emakida prozesuaren nondik norakoak adostu, denboralizatuz eta betetze mailaren adierazleak finkatuz

 

  1. Ikastetxearen egoera ekonomikoa eta ikastetxearen beharrak bateratzeko bidean eragin

Egoera ekonomikoan dugun desorekak, eragin zuzena du ikastetxearen jardueran.

Lanbide Heziketako zuzendaritzarekin egoera ekonomikoa zuzentzeko urratsak adostu, denboralizatuz eta betetze mailaren adierazleak finkatuz

  1. Ikastetxeak onartuta dauzkan giza baliabideak lortzeko bidean eragin

Idazkaritza zerbitzua betetzeko inor izendatu ez denez, lan hauek, ikastetxeko zuzendaritzak hartzen ditu bere gain. Lan hauek espezializazio maila bat eskatzen dutenez, lan kargaz gain, arazo teknikoak sortarazten dizkigu.

Lanbide Heziketako zuzendaritzarekin egoera ekonomikoa zuzentzeko urratsak adostu, denboralizatuz eta betetze mailaren adierazleak finkatuz

 

 

 

 

Curso: 17/18

Información de acciones

La siguiente información muestra el resultado de todas las acciones de sensibilización o sus resultados promedio. Puedes desplazarte hacia abajo para ver a continuación más información sobre cada una de las acciones.

Nº total de acciones: 1
Nº total de sesiones: 4
Satisfacción: 9,00
Horas por sesión: 2,00
Nº total de asistentes: 75
Total de alumno/as sensibilizado/as: 0
Entidades asesoras:
  • GFA,ONDARE,GAIZKA IDOETA
Observaciones:

Acciones

IES MUTRIKU BHI - Sensibilización - Curso 17/18 - Acción 1