IES MUTRIKU BHI - Sensibilización - Curso 17/18
1. Justifikazioa
MutrikuBHI ikastetxeak, garrantzi handia ematen dio ekintzailetasunari. Horregatik programa desberdinetan parte hartzen dugu. Hauetako bat URRATSBAT.
Urratsbat Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako eta TKNIKAK koordinatutako Lanbide Heziketako ikasleek beraien enpresak sortzen laguntzeko programa da.
2. Helburuak
Ikasleen artean jokabide ekintzaileak sustatzea du.
Ikasle eta ikasle ohiei ahalbidea ematea beraien enpresen ideiak garatzen joateko Institutuko aholkularitzapean.
Proiektuen datu basea eguneratzen joatea sortzen diren ideia berriekin.
Sortzen diren Proiektu ideia berriei laguntza eskeintzea eta bideragarritasuna aztertzea.
Ekintzailetasuna ren berri ematea bigarren hezkuntzako ikasleei .(Suspertu eta aukeren berri eman). Horretarako beti antolatzen da ekintzaile eguna.
3. Ekintza Plana eta aurrekontua
Ekintza Plana
Gure Urratsbat elkarplana, hiru arlotan banatzen da:
- Koordinazio bilerak (hiruhilero bakoitzean bilera bat egongo da.
- Taldeko bilerak; bi izango dira kurtsoan zehar. (dinamizatzaileak hiru taldeetan banatuko gara, honela partaide kopurua txikiagoa da elkarlana zehazteko)
- MAE ikastaroak; Ikastaro bat sei saiokoa izango da eta dinamizatzaile berrientzat bideratzen da. Beste ikastaroa dinamizatzaile beteranoentzat eta hiru saio independiente izango ditu (Ez dago hiruretan parte hartu beharrik). Beti ere ahal izango gera aurkeztu gure gabeziak nabaritzen ditugun saioetara.
2. mailako Lanbide heziketako Ikasleei Sensibilizazio saioak iraila, urria bitartean egiten dira.
Ekintzaile eguna maiatzean Ikastetxeko maila desberdinetako ikasleentzako.
Proiektu enpresarial bakoitzari jarraipen pertsonalizatua (tutorizazioa, aholkularitza), epeak markatuz.
Mutrikuko Udal Garapen batzordearen eta Debegesarekin hainbat ekimenetan parte hartu eta informazioa zabaldu.
Aurrekontua
Dohainiko programa izan arren Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak lagunduta aurrekontua ez dago zehaztuta. Gauzak ez daude argi; kanpo aholkularitza…
Aurten ikastaroak prestatu dira promotoreentzako (Integra taldea)
4. Metodologia
Sensibilizazio saioak lanbide heziketako bigarren mailako ikasleei
Ekintzailetasuna suspertu ikastetxeko maila desberdinetako ikasleei; DBH, batxilergoak eta lanbide heziketako 1. mailako ikasleei.
Koordinazio eta formazio bilera periodikoak beste ikasteetako Urratsbat dinamizatzaileekin.
Koordinazio bilera periodikoak ikastetxeko dagokion mintegiko irakaslekin eta zuzendaritzarekin.
Bilera informatibo eta aportaziokoak Mutrikuko udal garapen batzordean.
Elkarlana Debabarrena eskualdeko Debegesako ekintzaile elkartearekin.
5. Arduraduna eta partaideak
Ikastetxeko Urratsbat dinamizatzailea: Iñaki Iparragirre Aranberri
Proiektuetako tutoreak: Ikastetxeko heziketa zikloko irakasleak.
Koordinazio lanak: Zuzendaria.
Nabarmentzekoa da Administraritza mintegiko Xabier Arrietak eskaintzen duen laguntasuna.
6. Ebaluazioa eta kontrola
Enpresa proiektuak
Ezertan hasi aurretik hitzarmena sinatzen da promotore eta ikastetxearen artean. Proiektu fase bakoitzari epeak jarriko zaizkie.
Proiektu bakoitzak eskola urte bat izango du ikastetxeko baliabideen erabilera izateko. Epe hau luzatu ahal izango da sei hilabetetan zergatia aztertu ondoren.
Aurkezten den proiektu bakoitzaren jarraipena eta eboluzioaren ebaluazioa egiten da.
Baliabideak
Sensibilizazio saioak: talde bakoitzaren gela.
Ekintzaile eguna: Ikastetxeko areto naguzia.
Proiektuetako: Ikastetxeko tailer eta gela desberdinak, dagozkion material tekniko eta infomatikoen aukerekin.
Proiektu bakoitzak bere tutore teknikoa izango du.
Aurten ikastaroak bideratuko dira ekintzaileentzako INTEGRAkoen eskutik. Dohanik eta probintzia bakoitzean bana.
7. Memoriarako adierazleak
Egingo diren bileretan jorratuko diren gaiak eta hartutako erabakiak aktetan jasoko dira.
Promotoreekin egindako bilerak, aktetan jasoko dira.
Aurretik aipatu den bezela plataforman egongo dira proiektuen datoak.
Curso: 17/18
Información de acciones
La siguiente información muestra el resultado de todas las acciones de sensibilización o sus resultados promedio. Puedes desplazarte hacia abajo para ver a continuación más información sobre cada una de las acciones.
- Urratsbat Mutrikubhi
- Eibarko Unin egin zen Debabarreneko sensibilizazio saioa 2017/11/17an